batx1euskarabereinkua-(e)k argitaratua | maiatza 20, 2010

Kardan (Kruzeta junta unibertsala)

Kardana osagai mekaniko bat da, osagai hau lehenengo aldiz, Girolamo Cardanok deskribatu zuen beraz sortzailea bera dela esan daiteke. Osagai honen zeregin nagusia, rotazio mugimendua angelu bat sorteen duten ardatzen artean mugimendua transmititzea da. Motordun ibilgailuetan transmisio zuhaitz bezala erabiltzen da, honek indarra ibilgailuaren aurrean dagoen motorretik atzeko gurpiletara eramaten dau. Kardanaren arazoetako bat, indar hau transmititzen zaion ardatzak ez duela abiadura angeluar constantez biratzen.

Historian zehar kardanak ez du izan zer ikusirik higitzen diren gurpildun higikariekin. Bere lehen erabilera, itsasontzietako ipar-horratza finkaturik egote erabiltzen zen itsasontzi hauen mugimenduarekiko hau da olatuek sortutako mugimenduan.

Gaur egun, autoetan ohiko konfigurazioa, zeharkako motorra eta aurrealdean trakzioa dutenak dira. Motorra gurpil eragileetatik urbil dagoenean ez da kardana erabiltzen kasu hauetan junta homozinetikoak erabiltzen dira.

Kardana oso ondo ikusten da kamioietan, bere tamaina handiagatik, transmizioan bere buruari bueltaka dabilen pieza birakaria da.

batx1euskarabereinkua-(e)k argitaratua | maiatza 10, 2010

Oraingo gazteak eta lehengo gazteak

Gaur egun gizartean , gazteak lehen baino alferragoak direla eta lanean hasteko adinak gora egin duela esaten da. Gai honek eztabaida sortu du gizartean, gazteen gaur egungo egoerarengaitik, gurasoen ustez egoera hau bizi kalitatearen ondorioz gertatzen da.

Oraingo gazteek lehengo gazteek baino bizi maila hobea dute, honek oraingo gazteengan eragin oso handia du.

Alde batetik, lagunekin gelditu beharrean gauzak kontatzeko, ordenagailuen bidez edo sms-en bidez egiten dute eta honela pertsonen arteko harremana galtzen doa. Beste alde batetik ordenagailu, bideojoko… , gazteak etxetik kanpo ez ateratzea eragiten dute batzuetan eta honela kierola ez egitea ere eragiten dute.

Egoera honen eraginez,gazteek erosotasun handiagoa dute eta beranduago hasten dira lanean, lehenago, orain dela urte batzuk gazteak goiz hasten ziren lanean familia aurrera eramaten laguntzeko, eta horrela gazteak arinago egiten dira heldu. Gaur egun hau ez da gertatzen, gazteek ez dakite lan gogorra zer den eta bizitzaren beste ikuspegi erosoago bat dute.

Erosotasun honeek, hainbat alde txar ditu, egungo gazte batzuk droga kontuetan sartzen dira eta ez dute diruaren kontrolik.

Bizi kalitatea hobea izateak eragin onak izan ahla ditu, bizi esperantza handitu egiten delako, erosoago bizitzen delako. Baina bestalde egoera honek hainbat arazo sor ditzake gazteen artean, bizitzaren ikuspuntu ezberdina, dena dena baino erosoago ikusten dute eta bizitza gutxiago baloratzen dute. Honek kontzentrazio arazoak, lo egin ezina eta estresa ere eragin ditzake eta bizi maila ona izan arren ez zara lasai bizi.

batx1euskarabereinkua-(e)k argitaratua | maiatza 9, 2010

Energia eolikoa

Energia eolikoa haizea erabiliz transformatzen  dogun energia da. Haize-energiaren erabilera oso sinplea da.

Eguzkiak lurra berotzen du eta lurrazalarenforma irregularraren eraginez, tenperatura ezberdinetako aire-masak sortzen dira, hotz, dentsitate eta presio ezberdinekoak. Desberdintasun horiekalde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Haize horren abiadurak “energia zinetikoa” higiaraziko ditu bidean jarritako errotaren palak.

Lehenengo makina eolikoa K.a 1700. urtean aurkitu zen Babilonian eta ura ponpatzeko erabiltzen zen. Pertsian ere erabiltzen zen garia ehoteko.

XI. menderarte ez zen egon idazkirik haize-errotenak, mende honetan mediterraneo inguruetan jartzen hasi ziren.

XIII. mendean eta XIX. Mendearen hasieran haize-errotak fabriketako makinek funtzionatzeko erabiltzen ziren eta horrek asko hobetu zuen industria.

Hainbat urtetan ere itsasontzietan erabiltzen hasi ziren airearen airea aprobetzatuz mugitzeko.

Haize-energia gero eta gehiago erabiltzen da. 2006. urtean Euskal Herrian haize-energia bidez inoiz baino elektrizitate gehiago sortu zen. 7.300 MW Portu ziren, hau da, eskaeraren %24.

Niri nafarroan EITB kenduko dutelari buruz idaztea bururatu jat, lehengo egunean klasean geundela gai hau irten zelako eta lehenagotik entzunda neukelako.

Ni honen aurka nago beste hainbat pertsonaren antzera, ez dut uste hau legezkoa denik, politikariek ez diotelako herriari galdetu. Honekin ez dute ezer lortuko, herria politikari hauen kontra egotea soilik. Zentsuraren bitartez ez dute lortuko nafarrek bihotzean daramaten sentimenduak isilaraztea eta Euskal Herriaren barruan daudela sentitzen dutenei ez die bere ikuspuntua aldatuko.

Guzti hau demokraziaren barruan gertatzen bada zer gertatuko litzateke demokraziarik ez balego?

ESKEMA Aitzol eta Xaier Be

Perpaus Konpletiboa

-(e)la/(e)nik: Lan Hau garaiz amaituko duzuLA agindu didazu

-(e)na: Ziur nago atzo Tasio filma eman zutENA

-(e)lako/(e)n+izena: Ez du galdu aprobatuko duELAKO esperantza

-(e)lakoan: Azkarra zinelakoan nengoen.

-(e)n/(e)la(subjuntiboa): Zurekin JOATEKO esan dit.

-t(z)eko: hona etorTZEKO esan dizut

-t(z)ea: Laranja edaTEA oso ona da.

Zehar galderak

            Galdetzailez eginak: NOIZ etorri da?

            Bai-ez erakoa: Ea eurekin joango nazen galdetu didate

-(e)n:ez dakit Aitor non bizi dEN

Ea…-(e)n: EA nork hartzen didAN liburu hori

-(e)n ala ez / -(e)netz: Berdin zait ados zaudeN ALA EZ egin behar duzu.

Aditz partizipioa: Ez daukat nora Joan oporretan

Perpaus erlatiboak

(noren/nongo): AITAREN erlojua asko guztatzen zait.

-(e)n:Barrutik itotzen zutEN kezka haiek

-tako/-dako/-(r)iko: Bata bestearen ondoan JarriRIKKO bidoi piloa saltatzen zuen Unbertok.

Zein…bait-/zeina…-n: NON zuloa egin eta lurra eman BAITzioten

Bait-:Kanta hori, askok kantatzen BAITute, herrikoia da

Moduzko perpausak

-(e)n bezala/(e)n bezalakoa:Nik esan dudan BEZALA dago.

-(e)n legez: Nahi duguN LEGEZ egin dezakegu.

-(e)n moduan/(e)n modukoa: Erakutsi ziguteN Moduan egin dugu 

-t(z)eko moduan/moduko: JaTEKO MODUAN dago.

-(e)nez: esan DuteNEZ hori ez zen hórrela gertatu

-(e)n eran: gauzek betiKO ERAN jarraitzen dute.

-(e)gisan: ondorio GISA zera aipatu nahi nuke.

-(e)n antzera ZoroEN ANTZERA ibiltzen da

-(e)n neurrian/(e)n heinean:ahala dudaN NEURRIAN lagunduko dizut

Ahala: Euria BOTA AHALEAN aridu

Ba-…bezala: Hau nire anaia BAlitz BEZALA maite dut

Gerundioen bidez osaturiko moduzkoak

            -ta/-da/-(r)ik: lotsatuRIK kalera irten ziren

            -(e)la/-(e)larik:Zer egin ez dakitELA daude

            -(e)z: Ibiliz ikasten omen da.

Perpaus kontsekutiboak

Honen,Horren,Hain: HAIN da lotsagabea, EZEN ezerk ez baitu izutzen.

Hain…bait: eta HAIN da gose, ez BAITa behin ere asetzen.

Halako moldez/ gisaz: HaLAKO MOLDEZ, mintzo zen, EZEN ulertzea ezinezkoa baitzen

Denborazko perpausak

Heldu ninTZENERAKO postrea jaten ari zen

Baldintzazko perpausak

Ba-:Loteria tokatzen BAzait etxe berria erosiko dut.

Baldin ba- liburuak ekartzen BALDIN BAdituzu, lehenago egingo duzu.

Behin…-(e)z gero: Ahal izanez GERO, ekarriko dizut oparitxoren bat.

-t(z)ekotan: Frantzsesa ikasiZ GERO Parisera joan gaitezke

Ezik/Ezean: Nahi izan EZIK ez da ezer lortzen.

Esapide batzuk: HOBE duzu hori egiten BAduzu

                        NAHIAGO nuke liburu hori irakurriko BAzenu.

Konparaziozko perpausak

Desberdintaunezko Konparazioak

                                   Nolakotasuna: Uste baino ASKOZ errazagoa da.

                                   Zenbatasuna: Zuk nik BAINO ASKOZ liburu GUTXIAGO duzu.

Berdintasunezko konparazioak

                                               Nolakotasuna:Mikel ez da dirudiEN BEZAIN azkarra.

                                               Zenbatasunezkoa: Behar LAIN ogi ekarri duzu?

Kausazko perpausak

-(e)lako/(e)lakoz/(e)lakotz : Zergaitik egin duzu hori? Nahi DuDALAKO egin dut.

-t(z)eagatik: Zergatik bidali zaitu? Gezurra esateAGATIK.

-t(z)earren: Zergatik zigortu zaitu? Gezurra esatearren.

Perpaus kontsekutiboak

Eta: Etxean geratu nintzen nekatua nengoen ETA.

Bait-: Apurtua dago zaharra BAITa

-(e)nez gero/(e)nez: Etorri garENEZ GERO ikusi egingo dugu.

-(e)la bide/ (e)la kausa/(e)la medio: Krisia dELA MEDIO ezin da ezer egin

Zeren…bait-/-(e)n: Kalean lasai gelditu zen, ZEREN berak ez BAITzekien zer gertatuzen barruan.

Ze: ez egin hondartzarako planik, ZE eguraldi txarra dator-ETA.

Ezen/zeren:

Telefonoz deitu behar diot, ZEREN bere urtebetetzea BAITa.

Perpaus kontzesiboa

Arren: Negua izan ARREN, eguraldi ona dugu.

Nahiz (eta): NAHIZ ETA asko edan duten ez dira mozkortu.

-agatik(ere):bera etorriAGATIK ez du ezer konponduko.

Baina:egingo dut gogo handirik ez dut BAINA.

-ta ere/rik ere:erotuTA ERE ez nuke horrelakorik egingo.

Gabe ere/ barik ere:esa GABE ERE egingo du.

-(e)la(rik)/ ba-…ere:Edonork deitzen duela ERE zuk ez ireki atea.

-(e)na…(e)la: Esaten dueENA esaten duELA zuk ez sinetsi.  

Lokailuak:

 

Emendiozkoak:

-Ere: Eskutitza jaso ez ezik, idatzi ERE egiten ditut.

-Ere bai, baita… ere, ere ez, ezta… ere:

                        -Baiezkoetan: Etxera ailegatzean telebista piztu genuen, BAITA telebista ERE.

                        -Ezezkoetan: Ez gara zinemara joango, EZTA bertso saiora ERE.

Hautakariak:

-Bestela:

            a) Baldinatza: Arropa lehorrak jantziko ditigu; BESTELA, katarroa harrapatuko dezakegu.

            b) Murriztapena: Bihar goizean goiz naiki behar dugu; BESTELA, ez daukagu beste kezarik.

Aurkariak:

-Ordea, ostera, aldiz, berriz: Gizon argala idazlea omen zen; bestea, BERRIZ, gizon arrunta.

-Aitzitik: Denda hori ez da batere merkea; AITZITIK; beti jendez leporaino dago.

-Hala ere: Ez naiz gose; HALA ERE, zerbait jan beharko dut.

-Halabaina, alta, alabadere:

            a) Aurkaritzakoa: Betidanik jakinmin handia eragin ohi dit besteen irakurgaiak zeintzuk diren ezagutu nahi horrek; ALABAINA ezin bada letra ttiki hark ezkutatzen zuen izenburuari antzeman.

            b) Azalpenezkoa: Ez dut argirik piztuko; ALABAINA, nahiko argi sartzen da leihoetatik.

-Dena dela, dena den: Jakinaren gainean dagoela uste dut; DENA DELA, berriro aipatuko diot.

-Haatik/hargatik, horratik/horregatik: Urteak daramagu antzeko lanak egiten; zaila da, HORRATIK, ongi egitea.

-Bizkitartean, bitartean, bien bitartean: Txakur borrokalaria zirudien; BIZKITARTEAN lasaa eta mantsoa gerttu zen.

-Lokailu gizako aurkaritza esapideak: Eskatu egingo diogu, NOLANAHI ERE daukaguna baino gutxiagorekin ez gara geratuko.

Ondoriozkoak:

-Beraz: Argindarrik ez dago, BERAZ, pilak jarri beharko dizkiogu irratiari.

-Hortaz: Ane kalean dabil; HORTAZ, osatuta dago.

-Bada: Ene BADA! Zer gertatu da?

Kausazkoak:

-Izan ere: Gogoz aritu naiz lanean; IZAN ERE, oporrak gainean genituen.

-Zeren/ ze: Kontzertura joango da, ZEREN buruan horixe sartu zaio.

-Alabaina: Azkenean irabazi egingo du lehiaketa; ALABAINA, ez du sekula etsitzen.

IRAK

Gai hau aukeratu dot lehengo egunean tuentian nengoela, bideo bat ikusi nuelako eta interesgarria iruditu zitzaidan. Bideo honetan Estatu Batuetako soldadu bat agertzen da prentsaurrean. Bere esanetan Irakera joan ziren terrorismoarekin amaitzera baina esaten duenez bertan zeuden terrorista bakarrak beraiek ziran, familiak etxeetatik botatzen zituzten, kaleetan zehar edozeinen aurka tiro egiten zuten…

Orain familia bat ikusten duenean errudun sentitzen da, Iraken egin zuena gogoratzen duelako.

Baina guda honetan inork ez du ezer irabasten, bueno agian bai baina ez langileen klaseak guda honek aberatsak aberatsago egiten ditu. Betikoak aberasten dira eta bere menpekoak hil arren ez zaie batere asola dirua bakarrik dute buruan.

MUNDU ZIKIN HONETAN DIRUAK BAINO EZ DU INPORTA.

Atalak